
20/03/10
CARLOS SANTAMARÍA ZENTROA
Aldaketa-aroa bizi izaten ari gara, edo aro-aldaketa? Egungo errealitatean dena aldatzen da, eta abiadura handian gainera. Eta Hezkuntza? Begira al dezakegu gure egunerokotasunetik harago, eta gure ikasleek, ez bihar, baizik eta hamarkada bat barru, bizi izango duten munduan pentsatu? Eta, hezi eta presta al ditzakegu mundu horretarako?
STARTinnova Day
ekimenak, Eskola Ekintzaile bateranzko bideak proposatzen ditu, hezkuntza-berrikuntzaren bitartez, honako gai hauen inguruko hausnarketa inspiratzaileekin:
- Hezkuntza berrimajinatzea. Indarrean jarraitzen al dute gure zergatiek eta gure zertarakoek?
- Irakasle ekintzailea: gazteengan jarrera ekintzailea aktibatzeko izan beharreko abildadeak.
- Talentu ekintzailea ereitea, Eskolan hasi eta Unibertsitateraino. Zer ari gara ondo egiten? Eta zer da hobetu beharrekoa?
Eta, jakina, gure inguruko bi ikastetxek beren esperientzia aitzindariak azalduko dizkigute. Animatzen al zara?